lp-l10n-eu team mailing list archive
-
lp-l10n-eu team
-
Mailing list archive
-
Message #00076
Chromium-i buruzko orria Librezaleren webgunean
Aupa, Chromium nabigatzailearen itzulpena bukatzeko zorian gaude[1].
Kate berriak ari dira sartzen etengabe, beraz kate guztiak itzulita egotea ez da
erraza, baina 10-20 kate berri inguru sartzen badituzte bakoitzean (eta
itzulpenak 3.200 kate ditu), ba ez da hainbesterako. Ni prest nago kate berriak
sartzen dituztenean, aldian-aldian begiratzeko eta horien itzulpena egiteko.
Beste kontu baterako da mezu hau. Duela pare bat aste Librezaleren webgunean
aipatu nuen interesgarria litzatekeela Librezaleren webgunean Chromium-i buruz
orri bat edukitzea, adibidez Firefoxi buruz daukaguna bezalakoa[3].
Kontua da Firefoxen itzulpena Librezaletik koordinatzen dela, eta Chromium-ena
Launchpad-en koordinatzen dela. Orduan Librezalen Chromium-i buruzko orri bat
sortzen badugu, agian norbaitek pentsa dezake Librezaleko kideak direla itzulpen
hori osorik egin dutenak. Baina noski hori ez da horrela, Launchpad-en edozeinek
egin ditzake itzulpenak.
Nik uste dut arazo hau erraz konpon daitekeela Librezalen beste batzuetan egin
den bezala, adibidez [4]n, proiektuaren "arduradunak" Librezaleko kide bat eta
Launchpad-eko itzultzaileak direla esanda (Librezaleko kidea Launchpad-eko kidea
ere badela kontuan hartuta).Orduan, Chromium-en kasuan gauza bera egin daiteke,
orri honetara[5] lotura bat jartzea.
Librezalen proiektu bati buruzko orri bat sortzeak bakarrik esan nahi du
Librezaleko kideren batek proiektu hori euskaraz mantentzeko ardura hartu duela,
betiere beste inork mantentzen ez badu. Adibidez, oraindik aurrera Chromium
Librezaleko kideren batek ez, beste norbaitek mantentzeko ardura hartzen badu,
orduan Chromium orria sor dezakegu Librezaleren webgunean, ze orain arte
itzulpenaren zatirik handiena nik egin dut eta ni Librezaleren partaidetzat
daukat nire burua, baina "arduraduna" beste norbait hori dela esan daiteke. Nik
uste dut garrantzitsua dela proiektu honi buruzko informazioa euskaraz nonbait
ematea, eta Librezale toki egokia dela uste dut.
Iritzirik?
[1]https://translations.launchpad.net/chromium-browser/translations/+lang/eu
[2]http://librezale.org/pipermail/librezale/2010-December/010556.html
[3]http://librezale.org/wiki/Firefox
[4]http://librezale.org/wiki/Calibre
[5]https://translations.launchpad.net/chromium-browser/translations/+pots/generated-resources/eu/+details
Follow ups