← Back to team overview

lp-l10n-eu team mailing list archive

Re: taldearen wikian hiztegia sortua

 

og., 2010.eko marren 25a 22:30(e)an, Oier Mees(e)k idatzi zuen:
Kaixo ekipo,
taldearen wikia osatu dut pixkat.
Berriketen artean hiztegi propio baten sorketa aipatu nahiko nuke, gure
artean bateragarritasun bat mantentzeko itzulpenetan. Eredutzat ubuntu
taldekoaren hiztegia hartu da
https://help.launchpad.net/Translations/GuidesList/Basque/hiztegia .
Gogoratu zuek ere termino berriak sar ditzazkezuela. Nik adibidez
"playlist" "erreprodukzio zerrenda" bezela itzuli beharko litzatekeela
jarri dut(proposamen gehiago badaude esan mesedez).
Egia esan EuskalGNU eta Librezaleekoekin terminologia eta estilo kontuak
adostea eta bateratzea izango litzateke zentzudunena, hots, textu kate
berdin batek itzulpen desberdinak izan ez ditzan. Zer iruditzen zaizue?
(librezaleko batzuk zaudetenez taldean ;-))

Ni pertsonalki glosario berriak asmatzearen guztiz kontrakoa naiz, eta gehiago hitzen euskal ordaina jadanik existitzen bada eta erabiltzen bada:
http://eu.open-tran.eu/suggest/playlist

Ez dut zentzuzkoa ikusten hitzak euskaratzen ibiltzea, jakinda terminologia informatikoaren %90a jadanik euskaraz existitzen dela. Kontua da bilatzen jakitea. Soil-soilik hitz bat beste inon euskaraz aurkitu ez bada, orduan pentsatuko nuke euskaraz esateko modu bat.

Librezalerako hurrengo baliabideak erabiltzea proposatu zen terminologiari dagokionez:
http://librezale.org/wiki/Lan-tresnak#Hiztegiak.2C_terminologia.2C_corpusak.E2.80.A6

Honi lotuta, Librezaleren foroan agertu zen auzi bat ekarri nahi nuke hona, "berrasiarazi" hitzarena:
http://librezale.org/foroa/viewtopic.php?pid=6824

Eta nire erantzuna Ubuntu Basque Translators taldearen aurreko administratzaileari:
http://librezale.org/foroa/viewtopic.php?pid=6824#p6824

Hurrengo arte.
Asier.





Follow ups

References