lp-l10n-eu team mailing list archive
-
lp-l10n-eu team
-
Mailing list archive
-
Message #00019
Awn itzulpena
Ez dakit ze demontre gertatzen den nire posta elektronikoarekin, ez dira nire
mezu batzuk zerrendara iristen.
Beste helbide batekin harpidetu naiz zerrendara. Hemen berriro bidaltzen ditut
nire mezuak.
------
or., 2010.eko uztren 23a 16:20(e)an, gorka azkarate(e)k idatzi zuen:
Aupa assar eta Oier,
>
> OmegaT eta Virtaal instalatu ditut nire etxeko gailuan baina oraindik
> ez naiz erabiltzen hasi. OmegaT-ren laguntza irakurtzen aritu naiz,
> (Librezaleko semaforoa berde agertzen bada ere, menu barran "View"-eta
> oraindik itzuli gabe topatu dut eta ezkerretara agertzen den laguntza,
> "Start Using OmegaT in 5 Minutes!", itzuli gabe topatu dut).
>
> Asier, nahi baduzu laguntza hori euskaratuko dut. Arreta handiarekin
> irakurtzeko aukera ona niretzat.
>
> Eskaintza onartzen badidazu, zelan, nora jo?
>
> Gorkaazk
>
Eskerrik asko eskaintzagatik Gorka. Izatez laguntza hori euskaratuta
dago, kontua da OmegaT-ren azken bertsio egonkorra[1], 2.0.5 dena,
oraindik ez dela Ubunturen biltegietara iritsi, eta seguru asko zu
erabiltzen ari zarena bertsio zaharrago bat dela, hain zuzen biltegietan
dagoen 1.8.1 bertsioa.
2.0.5 bertsioa guztiz euskaratuta dago. Erabili nahi izanez gero,
hemendik[2] deskargatu, destrinkotu, kopiatu karpeta osoa nahi duzun
tokira eta barruan dagoen OmegaT.jar fitxategia exekutatu (Java
aplikazio bat da).
Orain 2.1.7 bertsiotik doa OmegaT, baina oraindik ez dute esan bertsio
egonkor berria zein izango den, horregatik Librezaleren orrian ez dut
berriagorik jarri. Bertsio egonkor berria zein den esaten duten arte, ez
ditut kate berriak itzuliko, baina ez dira asko izango. Abisatuko dizut
orduan, itzulpenean parte hartu nahi baduzu.
Gero arte.
Asier.
[1]http://sourceforge.net/projects/omegat/
[2]http://sourceforge.net/projects/omegat/files/OmegaT%202.0%20%28Current%29/OmegaT%202.0.5%20update%204/OmegaT_2.0.5_04_Linux.tar.bz2/download
-------
or., 2010.eko uztren 23a 13:32(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
Egunon. Avant Window Navigator (Awn) erabiltzen ari naiz azken aldian Gnome-ren
panelen ordezko gisa. Euskaratu egin nahi dut, eta lokalizazioak Launchpad
bidez bideratzen dituztela ikusi dut [1]. Kate gutxi dira, 400 inguru, eta
egingo dudana da PO fitxategia jaitsi, lokalean egin itzulpena, eta gero
berriro igo. Beste norbait itzulpen honekin ari bada, eskertuko nioke esango
balit, lagun horren lana ez zapuzteko.
>
Egina, amaitu dut itzulpen nagusia eta igo dut Launchpad-era. Orain falta zait
extras atalarena. Ea aste honetan bukatzen dudan.
https://launchpad.net/awn-extras/
Asier.