← Back to team overview

lp-l10n-eu team mailing list archive

Re: Awn-ren itzulpena

 

Aupa,

> Azkartasuna: web bidezko itzulpenetan kate batetik beste batera pasatze
> hutsak bizpahiru segundu behar ditzake, denbora asko galtzen dut, eta
> lokalean denboraren laurden batean joan naiteke kate batetik bestera, eta
> kate zehatz batera joateko aukerak askoz hobeak dira. Lokalean lana askoz
> azkarrago burutzen da.
>
Launchpad-en laster teklak jarriko dituzte laster itzulpenetan nabigatzeko
etab, Gmail pixkat oinarritzat hartuz. Horrela kateen artean azkar mugitu
ahalko da.
http://www.mail-archive.com/launchpad-dev@xxxxxxxxxxxxxxxxxxx/msg03469.html

>
> Bilaketak egiteko aukera: Launchpad-en egin daitezke bilaketak, baina
> soilik itzultzen ari zaren PO fitxategian, eta askoz motelagoa da. Lokalean
> itzulpen-memoriak kudeatzeko aplikazioekin bilaketa askoz azkarragoa eta
> potenteagoa da (adierazpen erregularrak erabil daitezke, itzulpen-memorietan
> ere egin daitezke bilaketak, etab).
>
Itzulpen-memoriak erabiltzeko aukera: zuk aipatu duzun abantailaren antzekoa
> da, beste itzulpen batzuetan erabili diren aukerak ikus daitezke, baina kasu
> honetan ere lokalean lan egitean aukerak askoz gehiago dira. Gainera, nik
> nahi ditudan itzulpen-memoriak erabiltzen ditut: nik egin ditudan itzulpenen
> memoriak (OpenShot, OmegaT, etab.), baita Librezalek egin dituen
> itzulpenenak ere, Mozilla etabar.
> Beste abantaila batzuk ere baditu lokalean lan egiteak, esaterako
> ortografia-egiaztatzaileak erabili ahal izatea, itzulpen automatikoa
> zuzenean erabili ahal izatea (aukera hau nik ez dut erabiltzen), etab.
>
> Arrazoi dezu lokalean bilaketak egitea beti azkarragoa dela web bitartez
baino.
Nik bilaketak egiteko euskalbar erabiltzen dut, eta bertan batez ere
opentrans-en ikusi daitezke beste programetan erabilitako itzulpenak.
Honetaz gain, uste dut zuzentzaile ortografikoa integratzen duela. Nik
behintzat firefox-en idazten dudan testuan akatsak gorriz azpimarraturik
agertzen zaizkit.
https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/5811/
Ongi izan,
Oier

References