lp-l10n-eu team mailing list archive
-
lp-l10n-eu team
-
Mailing list archive
-
Message #00028
Simple-Scan itzuli eta... jadanik jendea beste leku batean itzultzen hasi zela konturatu
Aber, Launchpad hau kriston anabasa da. Atzo gauean Simple Scan aplikazioa
itzultzen jarri nintzen eta bukatu ere bai, ze kate gutxi ditu. Zuzenean
Launchpad-en egin nuen, itxura batean hori baita haien garapena daramaten
lekua[1]. Orduan, bertan egin nuen itzulpena[2].
Gaur goizean berriro begiratzen hasi naiz Launchpad, eta hara non ikusten dudan
badagoela *beste leku bat* aplikazio horren itzulpena egiteko: Ubuntu
osotasunean hartzen duen Launchpad-eko proiektua[3]. Eta hor ere Simple Scan
agertzen da[4]. :O
Okerrena, bi leku horiek ez daudela sinkronizatuta.
Are gehiago, Ubunturen *bertsio bakoitzerako* leku bat dago itzulpena egiteko.
Orduan, Simple Scan bezalako aplikazio batentzat zenbat toki daude? Ba Simple
Scan aplikazioa, Maverick-en agertu zenez lehen aldiz, bi leku horietan
bakarrik, baina Ubuntun denbora gehiago daramaten aplikazioen kasuan, ba
hiruzpalau tokitan egon daitezke itzultzeko moduan.
Sentitzen dut Simple Scan-en itzulpenean parte hartu duten aurrekoen lana
zapaldu izana. Beno, ez dakit orain nola eguneratuko diren itzulpenak, nireak
besteena ordezkatuko duen ala alderantziz izango den.
Uste dut arazo honi aurre egiteko modu adostu bat behar dugula. Nire ustez
egokiena da proiektu bakoitzerako dagoen gunean egitea, ez Ubunturen bertsio
bakoitzerako dagoen gunean. Zer deritzozue?
[1]https://launchpad.net/simple-scan
[2]https://translations.launchpad.net/simple-scan
[3]https://translations.launchpad.net/ubuntu/maverick/+lang/eu
[4]https://translations.launchpad.net/ubuntu/maverick/+source/simple-scan/+pots/simple-scan/eu/+translate
Follow ups