lp-l10n-eu team mailing list archive
-
lp-l10n-eu team
-
Mailing list archive
-
Message #00029
Re: Simple-Scan itzuli eta... jadanik jendea beste leku batean itzultzen hasi zela konturatu
or., 2010.eko urrren 29a 08:51(e)an, Asier Sarasua(e)k idatzi zuen:
Sentitzen dut Simple Scan-en itzulpenean parte hartu duten aurrekoen lana
zapaldu izana. Beno, ez dakit orain nola eguneratuko diren itzulpenak, nireak
besteena ordezkatuko duen ala alderantziz izango den.
Ubunturen bertsio jakinetan aplikazioak moldatu egiten direnez
sistemaren beharretara egokitzeko, moldaketek funtzionaltasunei ez ezik
itzulpenerako kateei ere eragin diezaiekete.
Ulertzen dudana da Ubunturen bertsioetarako aplikazioen bertsio jakinak
kargatzen dituztela eta hauen gainean moldaketen partxeak aplikatzen
dituztela. Honek kate berriak ekar litzakeenez, kate berri hoiek
itzultzeko moduan jartzen dituzte.
Logikoena litzake itzulpenak jatorrizko proiektutik kargatzea
(simple-scan kasu honetan) eta falta diren kateak soilik itzultzeko
aukera ematea Ubunturen bertsio horren parte gisa. Baina ez dakit hori
aplikatzen duten edo ze demontre egiten duten; azken finean ez dut
Ubuntu erabiltzen.
Nik, beti bezala, upstream proiektuetan lan egiten jarraituko dut...
Julen.
Follow ups
References