lp-l10n-eu team mailing list archive
-
lp-l10n-eu team
-
Mailing list archive
-
Message #00039
Itzulpenen lehentasunak
Kaixo:
Ubunturen bertsio berri bat datorren bakoitzean beti dator itzuli
gabeko zerbait oso garrantzitsua. Gu (behintzat ni) ia ez naiz
konturatzen interfazeko mezu bat gazteleraz datorrenean, baina
ingelesez ez dakien bati, adibidez, administrazio lanak egiteko
(synaptic-en sartzeko eta antzekoak) agertzen diren mezuak ingelesez
agertzea erabilpenaren aurkakoa iruditzen zait.
Gauza bera gertatzen da ordenagailua itzaltzeko appletarekin. Nire
amak behin baino gehiagotan deitu dut etxeko Ubuntua neuk eguneratu
ostean galdetzen: "Mikel, nola emetatzen dot ordenagailua oin?, eske
inglesez agertzen da dana..."
Orain ere, mahaigainean xaguaren eskumako botoiarekin klik eginda
"Copy to" eta "Move to" menuak agertu dira, itzulpen gabe jakina.
Nola identifikatu ditzakegu erabiltzailearentzat *guztiz beharrezko*
diren itzulpen hauek eta horiek errepasatu?
Bestalde, askotan ahaztu egiten naiz itzulpenekin Ubunturen bertsio
berria datorrenean, suposatzen dut "translation freeze" edo antzerako
zerbait egongo dela, egun jakin batetik aurrera itzulpenak egiteko
epea irekiko da mezuak aldatu gabe eta ondoren argitaratuko den
bertsioan sartzeko bermea edukiz.
Inork badaki nola diren epe horiek edo nola dabilen hori?
Eskerrik asko,
Mikel
P.S.: crossposting egiten dut nahita lp-l10n-eu eta ubuntu-l10n-eus
zerrendetara, azkenaldian badirudi "martxa" pixkat lp-l10n-eu horretan
egon dela eta ez bestean, teorian ubunturen itzulpenetarako dena,
baina beno, kriston nahastea dut lp-ko eta ubunturen itzulpenekin.. :)
--
Mikel Larreategi
http://eibar.org/blogak/erral/es
Follow ups