← Back to team overview

lp-l10n-eu team mailing list archive

Re: Itzulpenen lehentasunak

 

Kaixo,
ubunturekiko espezifikoa denez mezu hau berez zerrenda horri dagokio. Hala
ere, itzultzaile gehienak bi zerrendetan daude.

2010/11/23 Mikel Larreategi <larreategi@xxxxxxxxx>

> Kaixo:
>
> Ubunturen bertsio berri bat datorren bakoitzean beti dator itzuli
> gabeko zerbait oso garrantzitsua. Gu (behintzat ni) ia ez naiz
> konturatzen interfazeko mezu bat gazteleraz datorrenean, baina
> ingelesez ez dakien bati, adibidez, administrazio lanak egiteko
> (synaptic-en sartzeko eta antzekoak) agertzen diren mezuak ingelesez
> agertzea erabilpenaren aurkakoa iruditzen zait.
>
> Gauza bera gertatzen da ordenagailua itzaltzeko appletarekin. Nire
> amak behin baino gehiagotan deitu dut etxeko Ubuntua neuk eguneratu
> ostean galdetzen: "Mikel, nola emetatzen dot ordenagailua oin?, eske
> inglesez agertzen da dana..."
>
> Orain ere, mahaigainean xaguaren eskumako botoiarekin klik eginda
> "Copy to" eta "Move to" menuak agertu dira, itzulpen gabe jakina.
>
> Nola identifikatu ditzakegu erabiltzailearentzat *guztiz beharrezko*
> diren itzulpen hauek eta horiek errepasatu?
>
Horrelakoetan honena Launchpad-en bug bat irekitzea da gure itzulpen
taldeari estekatuz, ez badakizu zein paketeri dagokion norbait hau
lokalizatzen saiatuko da.
Nola zabaldu itzulpen bug report bat hemen azaltzen da:
https://wiki.ubuntu.com/Translations/KnowledgeBase/ReportingBugs

>
> Bestalde, askotan ahaztu egiten naiz itzulpenekin Ubunturen bertsio
> berria datorrenean, suposatzen dut "translation freeze" edo antzerako
> zerbait egongo dela, egun jakin batetik aurrera itzulpenak egiteko
> epea irekiko da mezuak aldatu gabe eta ondoren argitaratuko den
> bertsioan sartzeko bermea edukiz.
>
> Inork badaki nola diren epe horiek edo nola dabilen hori?
>
Bai, bi epe daude,
NonLanguagePackTranslationDeadline<https://wiki.ubuntu.com/NonLanguagePackTranslationDeadline>eta
LanguagePackTranslationDeadline<https://wiki.ubuntu.com/LanguagePackTranslationDeadline>.
Zehazki noiz diren(apirila aldean) Nattyren roadmapean ikusi daiteke:
https://wiki.ubuntu.com/NattyReleaseSchedule
LanguagePack-ak astero sortzen dira itzulpen berriak probatzen joan ahal
izateko.
Azkenik ubunturen itzulpen prozesua hurrengo estekan nahiko ongi azalduta
dago:
https://wiki.ubuntu.com/Translations/TranslationLifecycle

Zalantzak pixkat argiago daudelakoan, ondo segi,
Oier Mees

Follow ups

References