or., 2010.eko urrren 29a 08:51(e)an, Asier Sarasua(e)k idatzi zuen:
Sentitzen dut Simple Scan-en itzulpenean parte hartu duten aurrekoen
lana
zapaldu izana. Beno, ez dakit orain nola eguneratuko diren
itzulpenak, nireak
besteena ordezkatuko duen ala alderantziz izango den.
Ubunturen bertsio jakinetan aplikazioak moldatu egiten direnez
sistemaren beharretara egokitzeko, moldaketek funtzionaltasunei ez
ezik itzulpenerako kateei ere eragin diezaiekete.
Ulertzen dudana da Ubunturen bertsioetarako aplikazioen bertsio
jakinak kargatzen dituztela eta hauen gainean moldaketen partxeak
aplikatzen dituztela. Honek kate berriak ekar litzakeenez, kate berri
hoiek itzultzeko moduan jartzen dituzte.
Logikoena litzake itzulpenak jatorrizko proiektutik kargatzea
(simple-scan kasu honetan) eta falta diren kateak soilik itzultzeko
aukera ematea Ubunturen bertsio horren parte gisa. Baina ez dakit hori
aplikatzen duten edo ze demontre egiten duten; azken finean ez dut
Ubuntu erabiltzen.
Nik, beti bezala, upstream proiektuetan lan egiten jarraituko dut...
Julen.