← Back to team overview

lp-l10n-eu team mailing list archive

Re: Itzulpenen lehentasunak

 

Bide batez,
"Copy To" eta "Move To" itzulita daude baina ulertzen ez dudan arrazoi
batengatik azaroaren 18ean itzuli(upstreametik importatu) zela jartzen du.
Beraz Mavericken LanguagePack-a eguneratzen denean kate horiek itzulita
ageru beharko lukete.
https://translations.launchpad.net/ubuntu/maverick/+source/nautilus/+pots/nautilus/eu/773/+translate
https://translations.launchpad.net/ubuntu/maverick/+source/nautilus/+pots/nautilus/eu/772/+translate
Antzeko akatsak gehiago topatzen badituzue mesedez bug report bat ireki
launchpaden.
Ongi izan,
Oier

2010/11/23 Oier Mees <oier89rider@xxxxxxxxx>

> Kaixo,
> ubunturekiko espezifikoa denez mezu hau berez zerrenda horri dagokio. Hala
> ere, itzultzaile gehienak bi zerrendetan daude.
>
> 2010/11/23 Mikel Larreategi <larreategi@xxxxxxxxx>
>
> Kaixo:
>>
>> Ubunturen bertsio berri bat datorren bakoitzean beti dator itzuli
>> gabeko zerbait oso garrantzitsua. Gu (behintzat ni) ia ez naiz
>> konturatzen interfazeko mezu bat gazteleraz datorrenean, baina
>> ingelesez ez dakien bati, adibidez, administrazio lanak egiteko
>> (synaptic-en sartzeko eta antzekoak) agertzen diren mezuak ingelesez
>> agertzea erabilpenaren aurkakoa iruditzen zait.
>>
>> Gauza bera gertatzen da ordenagailua itzaltzeko appletarekin. Nire
>> amak behin baino gehiagotan deitu dut etxeko Ubuntua neuk eguneratu
>> ostean galdetzen: "Mikel, nola emetatzen dot ordenagailua oin?, eske
>> inglesez agertzen da dana..."
>>
>> Orain ere, mahaigainean xaguaren eskumako botoiarekin klik eginda
>> "Copy to" eta "Move to" menuak agertu dira, itzulpen gabe jakina.
>>
>> Nola identifikatu ditzakegu erabiltzailearentzat *guztiz beharrezko*
>> diren itzulpen hauek eta horiek errepasatu?
>>
> Horrelakoetan honena Launchpad-en bug bat irekitzea da gure itzulpen
> taldeari estekatuz, ez badakizu zein paketeri dagokion norbait hau
> lokalizatzen saiatuko da.
> Nola zabaldu itzulpen bug report bat hemen azaltzen da:
> https://wiki.ubuntu.com/Translations/KnowledgeBase/ReportingBugs
>
>>
>> Bestalde, askotan ahaztu egiten naiz itzulpenekin Ubunturen bertsio
>> berria datorrenean, suposatzen dut "translation freeze" edo antzerako
>> zerbait egongo dela, egun jakin batetik aurrera itzulpenak egiteko
>> epea irekiko da mezuak aldatu gabe eta ondoren argitaratuko den
>> bertsioan sartzeko bermea edukiz.
>>
>> Inork badaki nola diren epe horiek edo nola dabilen hori?
>>
> Bai, bi epe daude, NonLanguagePackTranslationDeadline<https://wiki.ubuntu.com/NonLanguagePackTranslationDeadline>eta
> LanguagePackTranslationDeadline<https://wiki.ubuntu.com/LanguagePackTranslationDeadline>.
> Zehazki noiz diren(apirila aldean) Nattyren roadmapean ikusi daiteke:
> https://wiki.ubuntu.com/NattyReleaseSchedule
> LanguagePack-ak astero sortzen dira itzulpen berriak probatzen joan ahal
> izateko.
> Azkenik ubunturen itzulpen prozesua hurrengo estekan nahiko ongi azalduta
> dago:
> https://wiki.ubuntu.com/Translations/TranslationLifecycle
>
> Zalantzak pixkat argiago daudelakoan, ondo segi,
> Oier Mees
>
>
>

Follow ups

References