← Back to team overview

lp-l10n-eu team mailing list archive

Chromium-en zenbait hitzetan zalantzak

 

Aupa, azken aldian Chromium ari naiz euskaratzen[1]. Kate errazak egin ditut 
(nik behintzat, ez dakit Oier Mees-ek zeintzuk egin dituen), orain zailak falta 
dira. Zalantzak ditut 3 hitzetan, ez ditut inon aurkitu euskaratuta, ea 
norbaitek lagundu ahal duen:

- tabstrip: uste dut fitxen ertzak erakusten dituen zerrenda dela, bain ez nago 
guztiz seguru. Itzulpenik logikoenak "fitxa-banda" edo "fitxen banda" dirudi, 
"comic strip" itzultzeko erabiltzen (omen) den "komiki-banda" hitzaren bidetik. 
Baina ez dut oso gustuko. "Fitxen zerrenda" ere izan zitekeen, baina testuen 
zerrenda batekin nahas daiteke. Agian "fitxa-barra"?

- sandbox: hau zera da, "ingurune isolatua", "isolamendu-gela" edo horrelako 
zerbait, arriskutsuak izan daitezkeen hedapenak kalterik egin ez dezaten 
sistemaren gainerako ataletatik isolatuta exekuta daitezen. Zer moduz 
"isolamendu-gela"?

- under the hood: hobespenen atalean dago, literalki "kotxearen kapotaren azpian 
dagoena" esan nahi du. Normalean ezkutuan dauden gauzak dira, haiek ikusteko 
kapoa altxatu behar da (interfazea baino haratago begiratu). Izan daiteke 
"Kapotaren azpikoa"?

Asier.

[1]https://translations.launchpad.net/chromium-browser/translations/+lang/eu



      



Follow ups