← Back to team overview

lp-l10n-eu team mailing list archive

Re: Chromium-en zenbait hitzetan zalantzak

 

2010/12/15 Asier Sarasua <asiersar@xxxxxxxxx>

> Aupa, azken aldian Chromium ari naiz euskaratzen[1]. Kate errazak egin
> ditut
> (nik behintzat, ez dakit Oier Mees-ek zeintzuk egin dituen), orain zailak
> falta
> dira. Zalantzak ditut 3 hitzetan, ez ditut inon aurkitu euskaratuta, ea
> norbaitek lagundu ahal duen:
>
> - tabstrip: uste dut fitxen ertzak erakusten dituen zerrenda dela, bain ez
> nago
> guztiz seguru. Itzulpenik logikoenak "fitxa-banda" edo "fitxen banda"
> dirudi,
> "comic strip" itzultzeko erabiltzen (omen) den "komiki-banda" hitzaren
> bidetik.
> Baina ez dut oso gustuko. "Fitxen zerrenda" ere izan zitekeen, baina
> testuen
> zerrenda batekin nahas daiteke. Agian "fitxa-barra"?
>
> - sandbox: hau zera da, "ingurune isolatua", "isolamendu-gela" edo
> horrelako
> zerbait, arriskutsuak izan daitezkeen hedapenak kalterik egin ez dezaten
> sistemaren gainerako ataletatik isolatuta exekuta daitezen. Zer moduz
> "isolamendu-gela"?
>
> - under the hood: hobespenen atalean dago, literalki "kotxearen kapotaren
> azpian
> dagoena" esan nahi du. Normalean ezkutuan dauden gauzak dira, haiek
> ikusteko
> kapoa altxatu behar da (interfazea baino haratago begiratu). Izan daiteke
> "Kapotaren azpikoa"?
>


Agian itzulpenaren zentzuari begiratuz "Aurreratua" izan daiteke. Hobespenen
leihoan 3 fitxa ageri dira: Basics, Personal Stuff eta Under the Hood.,
Oinarrizkoa, Pertsonala eta Aurreratua izan daitezke, hitz-jokorik erabili
gabe erraz ulertzeko moduan,. Ala?


Mikel


-- 
Mikel Larreategi
http://eibar.org/blogak/erral/es

Follow ups

References