← Back to team overview

lp-l10n-eu team mailing list archive

Re: Itzulpen proposamenak jakinarazteko RSS-a

 

Oso ideia ona da. Ni behintzat bestela ez naiz konturatzen noiz dauden proposamenak... Zoritxarrez Ubunturen bertsio hau oso data txarretan irtengo da Hego Euskal Herrikoontzat behintzat... nik azkenean ezingo dut azken errepasoan lagundu. Dena dela uste dut Unityko gauza batzuk kenduta gehiena itzulita dagoela (garrantzitsuena behintzat). Aurrekoan 2. betaren instalazioa probatu nuen eta dena euskaratuta zegoen.

Musde, itzulpena Launchpaden ein baduzu, seguruenik hurrengo bertsioa euskaraz egongo da. Nik dakidala ez da ezer berezirik egin behar...

Bide batez, Gnome Shell (Gnome 3rekin) erabiltzen nabil aste honetan, eta esan beharra daukat oso lan txukuna egin dutela, ez dut uste hurrengo bertsiorarte Unityk gaindituko duenik...

al., 2011.eko apiren 18a 00:26(e)an, Oier Mees(e)k idatzi zuen:
Kaixo,
Adi Roibanek duela gutxi Ubunturen bertsio berrian, Nattyn, instalatu daitezken paketeen (Gnome, KDE...) itzulpen proposamenak erakusten dituen RSS jario bat sortu du. Euskerarentzat ere jario bat argitaratzeko eskatu diot eta hau da emaitza:
http://l10n.ubuntu.tla.ro/rss/eu-natty-new-suggestions.xml
Horrela, espero dut gutxiago gertatzea jendeak itzulpen gomendioak egitea eta inork ez hauek berrikustea (gogoratu oraingoz Launchpad-ek ez duela aukerarik ematen itzulpen gomendio berrietaz abisatzeko).
Zer iruditzen zaizue RSSa? hobetzeko proposamenik?
Ongi izan,
Oier


_______________________________________________
Mailing list: https://launchpad.net/~lp-l10n-eu
Post to     : lp-l10n-eu@xxxxxxxxxxxxxxxxxxx
Unsubscribe : https://launchpad.net/~lp-l10n-eu
More help   : https://help.launchpad.net/ListHelp


Follow ups

References