lp-l10n-eu team mailing list archive
-
lp-l10n-eu team
-
Mailing list archive
-
Message #00012
Re: taldearen wikian hiztegia sortua
Aupa,
2010/3/25 Ibai Oihanguren <ibai@xxxxxxxxxxxxxx>
> og., 2010.eko marren 25a 22:50(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
>
> og., 2010.eko marren 25a 22:30(e)an, Oier Mees(e)k idatzi zuen:
>>
>>> Kaixo ekipo,
>>> taldearen wikia osatu dut pixkat.
>>> Berriketen artean hiztegi propio baten sorketa aipatu nahiko nuke, gure
>>> artean bateragarritasun bat mantentzeko itzulpenetan. Eredutzat ubuntu
>>> taldekoaren hiztegia hartu da
>>> https://help.launchpad.net/Translations/GuidesList/Basque/hiztegia .
>>> Gogoratu zuek ere termino berriak sar ditzazkezuela. Nik adibidez
>>> "playlist" "erreprodukzio zerrenda" bezela itzuli beharko litzatekeela
>>> jarri dut(proposamen gehiago badaude esan mesedez).
>>> Egia esan EuskalGNU eta Librezaleekoekin terminologia eta estilo kontuak
>>> adostea eta bateratzea izango litzateke zentzudunena, hots, textu kate
>>> berdin batek itzulpen desberdinak izan ez ditzan. Zer iruditzen zaizue?
>>> (librezaleko batzuk zaudetenez taldean ;-))
>>>
>>
>> Ni pertsonalki glosario berriak asmatzearen guztiz kontrakoa naiz, eta
>> gehiago hitzen euskal ordaina jadanik existitzen bada eta erabiltzen bada:
>> http://eu.open-tran.eu/suggest/playlist
>>
>> Ez dut zentzuzkoa ikusten hitzak euskaratzen ibiltzea, jakinda
>> terminologia informatikoaren %90a jadanik euskaraz existitzen dela. Kontua
>> da bilatzen jakitea. Soil-soilik hitz bat beste inon euskaraz aurkitu ez
>> bada, orduan pentsatuko nuke euskaraz esateko modu bat.
>>
>
Kontua ez da hitz berriak asmatzea baizik eta askotan itzuli behar diren
hitzen itzulpenak definitzea. Nik adibidez, amarok-en ikusi nuen playlist
erreprodukzio zerrenda gisa itzulita zegoela. Arazoa da agian bansheen
abesti zerrenda eta rythmbox-en kantu zerrenda gisa itzulita egon
daitezkeela. Horregatik beste itzulpen taldeekin terminologia adostu beharko
genuke. Gainera, taldekide berriak hiztegi horri esker zalantza asko argitu
ditzakete.
Erabat ados hitz berriak asmatzen ez garela ibili behar.
Orduan, erreprodukzio zerrendaren ordez zein da itzulpen hobea zuen ustez,
abesti zerrenda?
Nik neuk uste dut abesti zerrenda zentzudunagoa dela baina open-tran-en
arabera erreprodukzio zerrenda da gehien erabiltzen den itzulpena.
>
>> Librezalerako hurrengo baliabideak erabiltzea proposatu zen terminologiari
>> dagokionez:
>>
>> http://librezale.org/wiki/Lan-tresnak#Hiztegiak.2C_terminologia.2C_corpusak.E2.80.A6
>
> Gure taldean momentuz hauek dira gomendatzen diren baliabideak(ikusi
dezakezuenez antzekoak dira gehienak)
https://help.launchpad.net/Translations/GuidesList/Basque#Itzulpenerako%20baliagarritasunak
Proposamen berriak badaude listan komentatu eta gero wikian aldatu mesedez.
Azkenik, librezaleren estilo liburua noiz argitaratuko den ideiarik badezue?
Ongi izan,
Oier Mees
Follow ups
References