lp-l10n-eu team mailing list archive
-
lp-l10n-eu team
-
Mailing list archive
-
Message #00013
Re: taldearen wikian hiztegia sortua
ig., 2010.eko marren 28a 15:07(e)an, Oier Mees(e)k idatzi zuen:
Kontua ez da hitz berriak asmatzea baizik eta askotan itzuli behar
diren hitzen itzulpenak definitzea. Nik adibidez, amarok-en ikusi nuen
playlist erreprodukzio zerrenda gisa itzulita zegoela. Arazoa da agian
bansheen abesti zerrenda eta rythmbox-en kantu zerrenda gisa itzulita
egon daitezkeela. Horregatik beste itzulpen taldeekin terminologia
adostu beharko genuke. Gainera, taldekide berriak hiztegi horri esker
zalantza asko argitu ditzakete.
Erabat ados hitz berriak asmatzen ez garela ibili behar.
Orduan, erreprodukzio zerrendaren ordez zein da itzulpen hobea zuen
ustez, abesti zerrenda?
Nik neuk uste dut abesti zerrenda zentzudunagoa dela baina
open-tran-en arabera erreprodukzio zerrenda da gehien erabiltzen den
itzulpena.
Nik terminologiari dagokionez nahiko argi daukat nola jokatu. Lehenengo,
UZEIk eta Elhuyarrek informatikaren alorrean argitaratu dituzten
baliabideak kontsultatzen ditut, nire ustez horiek baitira, gustatu zein
ez, jarraitu beharreko irizpideak ematen dituztenak. Hauek kontsultatzen
ditut:
http://www1.euskadi.net/euskalterm/indice_e.htm (Informatika atala)
http://www.elhuyar.org/hizkuntza-zerbitzuak/EU/Hiztegi-kontsulta
Horietako batean agertzen bada, bertan adierazi bezala itzultzen dut.
Berdin zait gustatzen zaidan ala ez, kitto, nik ez dut erabakiko beste
modu batera itzultzea "erreprodukzio-zerrenda" gustuko ez dudalako.
Horietan agertzen ez bada, orduan bai, Open-Tran kontsultatzen dut, ea
jende gehienak nola itzuli duen ikusteko. Horren arabera erabakitzen dut.
"Playlist" kasuan nahiko argi ikusten dut, Euskaltermek (UZEIk)
"erreprodukzio-zerrenda" dio
(http://www1.euskadi.net/euskalterm/cgibila7.exe?hizkun1=I&hitz1=play%20list*&gaiak=0&hizkuntza=eu).
Gainera, hor agertuko ez balitz, Open-Tranen ikusten da gainerako
gehienek ere horrela jarri dutela.
Azkenik, beste inon agertuko ez balitz, orduan bai, orduan pentsatuko
nuke hitza esateko modu bat. Adibidez hau:
https://translations.launchpad.net/openshot/trunk/+pots/openshot/eu/497/+translate
Ez nuen inon aurkitu eta nik erabaki nuen nola itzuli, nik baino gehiago
dakien norbait iritsi eta nola euskaratu behar den esaten didan arte.
Gero beste gauza bat dago hitz horretan, estiloari dagokiona: marratxoa.
Eusko Jaurlaritzaren estilo-liburuan eta Elhuyarrek bere lanetarako
erabaki dute marratxoa erabiltzea. Librezalek ere horren aldeko hautua
egin zuen bere garaian. Orduan, marratxoa jarriko genuke
"erreprodukzio-zerrenda" bezalako kasu guztietan.
Azkenik, librezaleren estilo liburua noiz argitaratuko den ideiarik
badezue?
Estilo-liburua "work in progress" da, arazoa da "progress" horren
abiadura zein den. XD
Helbide honetan dago orain arte egindakoa:
http://librezale.org/wiki/Estilo-liburua
Oharra: Gune horretan glosario bat agertzen da, baina azken aldian
estiloari dagokionez (adibidez, marratxoaren erabilera) hartu ditugun
erabakien ondorioz, hor agertzen diren zenbait terminok ez daukate
zentzurik orain. Gainera, ni pertsonalki ez naiz glosarioa egitearen
aldekoa.
Asier.
References