lp-l10n-eu team mailing list archive
-
lp-l10n-eu team
-
Mailing list archive
-
Message #00016
Re: Awn-ren itzulpena
-
To:
lp-l10n-eu@xxxxxxxxxxxxxxxxxxx
-
From:
assar <asarasua@xxxxxxxxxxxxxx>
-
Date:
Fri, 23 Jul 2010 14:58:43 +0200
-
In-reply-to:
<AANLkTi=5YdeFmkkJGM-Phe8W4d2cQJk13BeehQLGU2m5@mail.gmail.com>
-
User-agent:
Mozilla/5.0 (X11; U; Linux i686; en-US; rv:1.9.1.12pre) Gecko/20100715 Lightning/1.0b1 Shredder/3.0.7pre
or., 2010.eko uztren 23a 13:43(e)an, Oier Mees(e)k idatzi zuen:
Eskerrikasko zure laguntzarengatik. Galdera bat, Launchpad-en zuzenean
itzultzen badezu honek askotan gomendioak proposatzen ditu (testu kate
berdina beste norbaitek nola itzuli duen erakusten du adibidez), ez
zaizu iruditzen funtzionalitate honek askotan lana ahurrezten duela?
zein da zuretzako lokalean itzultzearen abantaila?
Ondo segi,
Oier
Batez ere azkartasuna, baina baita bilaketak egiteko aukera eta
itzulpen-memoriak erabiltzeko aukera ere.
Azkartasuna: web bidezko itzulpenetan kate batetik beste batera pasatze
hutsak bizpahiru segundu behar ditzake, denbora asko galtzen dut, eta
lokalean denboraren laurden batean joan naiteke kate batetik bestera,
eta kate zehatz batera joateko aukerak askoz hobeak dira. Lokalean lana
askoz azkarrago burutzen da.
Bilaketak egiteko aukera: Launchpad-en egin daitezke bilaketak, baina
soilik itzultzen ari zaren PO fitxategian, eta askoz motelagoa da.
Lokalean itzulpen-memoriak kudeatzeko aplikazioekin bilaketa askoz
azkarragoa eta potenteagoa da (adierazpen erregularrak erabil daitezke,
itzulpen-memorietan ere egin daitezke bilaketak, etab).
Itzulpen-memoriak erabiltzeko aukera: zuk aipatu duzun abantailaren
antzekoa da, beste itzulpen batzuetan erabili diren aukerak ikus
daitezke, baina kasu honetan ere lokalean lan egitean aukerak askoz
gehiago dira. Gainera, nik nahi ditudan itzulpen-memoriak erabiltzen
ditut: nik egin ditudan itzulpenen memoriak (OpenShot, OmegaT, etab.),
baita Librezalek egin dituen itzulpenenak ere, Mozilla etabar.
Beste abantaila batzuk ere baditu lokalean lan egiteak, esaterako
ortografia-egiaztatzaileak erabili ahal izatea, itzulpen automatikoa
zuzenean erabili ahal izatea (aukera hau nik ez dut erabiltzen), etab.
Nik OmegaT[1] erabiltzen dut, baina beste aplikazio batzuk ere erabil
daitezke, adibidez Virtaal[2].
Asier.
[1]http://librezale.org/wiki/OmegaT
[2]http://librezale.org/wiki/Virtaal
Follow ups
References