From: Oier Mees<oier89rider@xxxxxxxxx>
To: Asier Sarasua<asiersar@xxxxxxxxx>
Cc: lp-l10n-eu@xxxxxxxxxxxxxxxxxxx
Sent: Wed, November 3, 2010 3:49:55 PM
Subject: Re: [Lp-l10n-eu] Fw: Simple-Scan itzuli eta... jadanik
jendea beste
leku batean itzultzen hasi zela konturatu
Kaixo Asier,
uste dut ez duzula ongi irakurri. Ez du jartzen "la traducción se
propagará a
los proyectos upstream" baizik eta ""la traducción se propagará a
los proyectos
upstream en Launchpad". Hau da, bakarrik SimpleScannen kasuan bezela
upstream
Launchpad bera bada. Nik behintzat horrela ulertzen dut.
Ongi izan,
Oier
Bale, ados. Ea honela den: Simple Scan-erako Ubuntu proiektuan egin diren
itzulpenak Launchpad-en egin diren itzulpenen gainetik daude. Hau da,
kate bat
leku bietan itzuli bada, Ubuntun egin dena izango da lehenetsia.
Aurreko mezuan esan dudanak balio bera du horretarako. Ez zait
gustatzen, nire
ustez, itzulpenak upstream-en.
Hala ere, beste hau ere uler daiteke: Kate bat Launchpad-en itzultzen
bada,
automatikoki eta berehala, Ubuntu proiektuan agertuko da; eta Ubuntun
itzultzen
bada, berehala eta automatikoki Launchpad-en agertuko da. Alegia, kate
bera bi
modutara itzulita egoteko aukerarik ez da izango (beno, agian leku
baten itzuli
dena bestean eguneratzen den bitartean).
Hori ongi iruditzen zait, alde batekoa beste aldean eguneratzea modu
azkarrean
egiten bada.
Asier.