← Back to team overview

lp-l10n-eu team mailing list archive

Re: Maverick LanguagePack eguneraketa

 

Kaixo,
PPA itzulpenak probatzeko da eta astero igoko dute ubuntuko pakete guztien
itzulpenen azken bertsioa LanguagePack moduan. Probak arrakastatsuki
pasatakoan erabiltzaile guztiei eskuragarri jartzen zaie eguneraketen
bitartez. Eguneraketa hauek noiz izaten diren zerrendan esaten dute baina
normalean probak pasa eta handik 2 astera izan ohi da. Beraz hemendik 2
astera edo. Bestalde ez nago ziur ea probatu gabeko hizkuntzak ere
eguneratzen dituzten (David-eri galdetuko diot), kontua da wikian jarri
behar direla proben emaitzak. Informazio gehiago:
https://wiki.ubuntu.com/Translations/LanguagePackUpdatesQA

Berrikustearena prozesu automatiko bat dela ulertua dut. Itzulpenak igotzean
script batzuen bitartez probatzen dute ea formatua etab ondo dauden eta
batzutan denbora behar izaten du prozesuak horretarako. Informazio gehiago:
https://answers.launchpad.net/rosetta/+faq/374

2010/11/28 Mikel Larreategi <larreategi@xxxxxxxxx>

> Asier Sarasua<asiersar@xxxxxxxxx> igorleak hau idatzi zuen (2010eko
> azaren 28a 19:29):
> > 3. Hor geratu da norbaitek berrikusteko zain. Ez dakit horrek zer esan
> nahi duen
> > (ez dakit nork egiten duen berrikuspen hori):
> >
> https://translations.launchpad.net/ubuntu/maverick/+source/transmission/+imports
> >
>
> Berrikuste horrek ez du zerikusirik izango itzulpen batzuk berrikusi
> beharrarekin ezta? Ez dakit nahita ala nahi gabe baina noizean behin
> itzulpen batzuk "berrikusteko beharrarekin" agertzen zaizkit. Eta ez
> dira itzulpen berriak izaten, iazkoak eta 2007koak ere berrikusi eta
> onartu behar izan ditut egunotan.
>
> Nola funtzionatzen du berrikuste horrek? Oier?
>
>
> Mikel
>
>
>
> --
> Mikel Larreategi
> http://eibar.org/blogak/erral/es
>
> _______________________________________________
> Mailing list: https://launchpad.net/~lp-l10n-eu<https://launchpad.net/%7Elp-l10n-eu>
> Post to     : lp-l10n-eu@xxxxxxxxxxxxxxxxxxx
> Unsubscribe : https://launchpad.net/~lp-l10n-eu<https://launchpad.net/%7Elp-l10n-eu>
> More help   : https://help.launchpad.net/ListHelp
>

References